Lizardin hasi ginenean, euskeran, gaztelanian eta inglesean liburuak irakurtzen ditugu. Euskeran aurten "110.streeteko geltokia", "Zorion perfektua" eta "Ispiluen gainean lotan" irakurri ditugu. Hiru liburu hauen konparaketa egingo dut baina lehenengo bakoitza zertaz doan azalduko dut:
+ 110.streeteko geltokia: bi istorio kontatzen dira: maitasunezkoa eta gaizkile trama batekoa (droga trafikantea). Bi istorioak batu egiten dira, metroko eszena batean. Batek kartel batean zerbait idazten du eta besteak erantzun egiten dio. Protagonistak Jodeba (trafikantea) eta Angie (iragarki enpresa bateko langilea) dira. Istorioaren tartean beste emakume bat sartzen da: Katherine, Josebaren ugazaba. Angie eta Katherinek Joseba maite dute. Batek larrua jotzeko eta besteak berarekon egoteko (maitasun garbia). Josebak Angie maite du. Bukaeran, Joseba hil egiten du Joek, bera tratuaren zati bat betetzen ez duelako. XX.mendejia da istorioa, Frenkoren garaikoa (70.hamarkadakoa). Narratzailea 3.pertsonan dago kontatua.
+ Zorion perfektua: 16 urteko neska bat ustezko droga trafikatzaile baten hilketaren testugu da. Argazkilariak, poliziak... azaltzen dira. Etxera joatean gurasoak bronka botatzen diote bortxeatua izan dela uste dutelako. Gertatutakoaren berri jakitean guztia ahazteko esten diote. Egunkarian bere argazkia agertzen da, eta guztiek jakiten dute gertatutakoa. Aitak egunkarikoei argazkia kentzeko esaten die baina haiek ezetz esaten diote. Poratagonistak gertatutakoaren berri kontzatzen du. Obra bat jotzen du eta ez du lortzen guztiz ondo. Egun batean ongo egiten du eta berari gertatutakoa gainditu duela adierazten du: "Bonheur parfait". Istorioa 16 urte beranduago kontatzen du, 70.hamarkada.. Euskal Herrian gertatzen da. Narratzeilea 1.pertsonan kontatua dago.
+ Ispiluen gainean lotan: Diegoren osba Benjamin hil egiten da. Amonak osabaren arropa bila joateko eskatzen dio eta bere etxean kutxa bat erori eta bere aitonarten gutun batzuk bilatzen ditu, orain dela 15 eta 7 urtetakoak. Bere aitona hilda zegoela esan zioten. Gutunak kubakoak zirela ikusi zuen eta kubara joatea erabaki zuen bere aitonaren bila. Bertan Tania ezagutzen du eta maitemindu egiten da. Aitonarengana eramaten dute eta bertan eguneratu egiten dira. Bartzelonara iristean, amonaren etxera joaten da eta guztia kontatzen dio. XX.mendean gertatzen da, Bartzelonan eta Kuban. Lehen pertsonan marratuta dago, Diegok kontatzen du. Liburuak lau zatu ditu: 1. Noelia, 2. Tania, 3. Alejandro eta 4. Diego.
Hauek dira irakurritako hiru liburuak. Aurreneko biak trafikatzaileekin zerrikusia dute. Baina hiru liburutan norbait hiltzen da: lehenengo liburuan Joseba, bigarren liburuan trafikante bat eta hirugarrenean "aitona" (hori esaten diote). Niri gehien gustatu zaidana azkenengo liburua da, maitasun amodiozko liburu bat delako. Gainera Kubako bizimodua nola den azaltzen du ere. Nik asko gogoko ditut maitasunezko liburuak. Aurreko bi liburuak ere ez dira gaizki egon. Gutxien gustatu zaidana Zorion poefektua izan da, ez bainuen oso ongi ulertu eta irakurtzeko astuna egin zitzaidalako. Bukaerako zatia da gehien gustatu zaidana: nola aurre egiten dion gertatutakoari. Lehenengo liburua ere gustatu zitzaidan, Joseba eta Angie nola ezagutzen diren polita iruditu zitzaidalako. Baina oso amaiera tristea dauka. Hontaz aparte, hilketei buruz doazen liburuak eso hilketaren bat aipatzen duten liburuak ez zaizkit asko gustatzen. Generalki oso ondo egon dira.