ERBIA ETA DORTOKA Erbia eta dortokaren alegiak, igorle ezezaguna dauka. Honek ekartzen duen mezua da , harrotasunak bere ondorioak dituela; asmo edo xede komunikatiboa irakastea da. Hartzailea, irakurtzea irakurtzen duen edonor da, eta euskaraz idatzita dago paper batean. Alegia honwen gaia erbia eta dortokaren arteko lasterketa bat da. Erbiak dortokari lasterketa bat proposatzen dio, pentsatuz irabaziko duela. Lasterketan erbia oso harro aurreratzen doa eta egonaldi bat egiten du eta lo geratzen da. Dortokak aurre hartzen du eta txapelketa irabazten du. Istorio oso laburra da, 12 lerroko 5 ahapaldi ditu. Hiru zatitan bereizten da: 1-3 paragrafoetan sarrera kokaten da, erbiak dortokari lasterketa proposatzen dio eta hark onartu; 4-.paragrafoan garapena, lasterketan zehat erbiak aurre hartu eta egonaldi bat egin eta lo kuluxka bat egirten du; 5.paragrafoan berriz amaiera, erbia esnatu eta dortokak aurre hartu eta irabazi egiten du. Egitura kronologikoa dauka: hasiera, korapiloa eta bukaera. Alegian zehar, hainbat ekintza gertatzen dira: erbiak dortokari lasterketa proposatu, dortokak onartu, laasterketa egin, dortokak aurreratu eta irabazi, erbia esnatu eta galdu. Denbora kronologikoa da eta tokia subjektiboa. Narratzaile kanpodiegetikoa du, beste pertsona batek kontatzen duelako,guretzako ezezaguna dena. Gehiena 3.pertsonan kontatzen da, baina zati batean 1.pertsona erabiltzen da. Elkarrizketa guztia estilo zuzenean dago kontatua, baina zati batea zehar estiloa. Personaia sinpleak dira; protagonistak eta antagonista dortoka da eta antagonista erbia. Hainbat baliabide literario erabiltzen dira: konparazioa (bezain), antitesia (aldiz), hiperbolea (izugarria, gero eta handiagoa), polisindetona (4.paragrafoaren bukaeran) eta paradoxa (erbia oso azkarra zen). Erbia oso azkarra eta harroa da. Onena sentitzen da. Dortoka oso motela da. Alegia honetan gertatzen dena da erbia arroa dela eta onena sentitzen dela. Dortoka gaizki geratzeko ahaleginetan dago baina kontrakoa gertatzen da; dortokak irabazten du eta erboa gaizki geratzen da, Alegia honen helburu nagusia nire ustez hau da: harrotasunak ez duela inora eramaten eta gaizkien bukatzen duena dela.