Nekaturik nengoen goizeko zortzietan baina nahiko esnaturik bederatziak hamar gutxitan Pavaroti entzutean hotzikarak zeuden nire gorputzean eta begirada geratu zait bere lunar handi horretan. Kontzentrazioa galtzen dut asteburua azkar datorrenaren ustetan azterketetarako ikasi eta gainditzeko gogoetan. Irakasleak poema egiteko esan ostean pentsatzen hasi naiz hitz batzuetan. Momentu batez ikusi dut zerua ilunpetan baina gero segituan jarri da hura eguzkitan. Turroia jateko gogoa sartu zait bat-batean eta gosea dudanez, pasta jateko asmoetan. Asteburuko plana egiten hastean gogoratu naiz nagoela botak erosi nahian. Gelako kide asko kotileoan aritzean entzuten ahalegindu naiz ahal dudan guztietan. Baina harriturik geratu naiz lagun batzuk dantzan ikustean. Apuntatu dut hau etxeko lanetan bukatzen ez badut egiteko beste egun batean. Hasi naiz oraintxe zenbakiak jartzen lerroetan bukatu behar dudalako berrogeita hamargarrenean ez dakit zer gehiago idatzi orri ziztrin honetan ez dakidalako zer gehiago idatzi poema honetan Orain hasiko naiz gazte ikasten nagoen plantetan gero ikasi ondoren geratzeko gainditu gabean.